GATURI2ko jardunbide egokiak

Kanal laburra · Iraunkortasuna · Irisgarritasuna

Ezagutu ezazu nola egin aurrera turismo arduratsu, jasangarri eta kalitatezkoa lortzeko!

GATURI2n iraunkortasunaren, erantzukizunaren eta bikaintasunaren balioak islatzen dituen nazioarteko helmuga turistiko gastronomiko bat sendotzeko lan egiten dugu. Gure jarduera-eremuak Nafarroa, Ipar Euskal herria eta Bearno-ko mugaz gaindiko lurraldeak, hartzen ditu, non ingurumena errespetatzen duen turismoa egiteko modu bat sustatu, tokiko garapena bultzatu eta benetako esperientziak eskaintzen dituen.

Gure ekintza-ildo nagusietako bat ezagutza transferitzea eta jardunbide egokiak trukatzea da, egungo turismoaren funtsezko hiru ardatzetan.

Zer dira jardunbide egokiak?

Jardunbide egokiak, benetako esperientziak dira, eraginkorrak eta aldi berean errepikagarriak.
Eta iraunkortasunari, zirkuitu laburrari edo irisgarritasunari balioa ematen diete.
Ikuspegi berritzailea eta hainbat testuingurutara egokitzeko gaitasuna dutenez, sektoreko enpresa eta profesionalentzako inspirazio eta gida dira.

GATURI2 jardunbide egokien eremuak:

Comercialización en circuito corto

Salmenta zuzena eta kanal laburren bidez merkaturatzea

Ostalaritzaren eta tokiko ekoizleen arteko lotura zuzena sustatzen dugu, hurbileko produktuen erabilera bultzatuz. Apustu horrek eskualdeko ekonomia indartzen du, karbono-aztarna murriztu eta lurraldeko produktuak ekoizten edo eraldatzen dituztenen lana agerian jartzen du.


Sostenibilidad medioambiental y social

Ingurumen- eta gizarte-iraunkortasuna

Ingurune naturalarekin eta sozialarekin arduratsuak diren praktikak erabiltzen dituzten negozio-ereduak babesten ditugu. Horren barruan sartzen dira baliabideen eta hondakinen kudeaketa eraginkorra, baita ingurunean eragin positiboak sortzen dituzten ekimenak ere.

Accesibilidad universal

Irisgarritasun unibertsala

Ingurune turistiko irisgarriagoak bultzatzen ditugu, oztopo fisikoak, sentsorialak eta kognitiboak murriztuz. Honen barne; braillez idatzitako kartak, seinale egokituak, espazio irisgarriak eta langileen prestakuntza ezartzea. Modu hoonetan, pertsona guztientzako kalitatezko esperientzia bermatuz.

Ezagutu jada Nafarroa, Ipar Euskal Herri eta Biarnoko enpresek erabiltzen dituzten jardunbide egokiak, eta aurkitu zurean txertatzeko inspirazioa.

Gaturi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.