GATURI proiektua HIP-en aurkeztu da

HIP, ostalaritzako berrikuntzari eskainitako areto profesionala, Ifema – Madriden.

HIP (Hospitality Innovation Planet) 2020ko otsailaren 19tik 21era Madrilgo Azokan egin zen ostalaritzako berrikuntzari eskainitako areto profesionala da.

Hip 2020k 30.000 biltzarkide eta bisitari profesional baino gehiago bildu zituen.

Hip-en barruan, Hospitality 4.0 Congress izeneko hitzaldi eta tailerrei eskainitako gunean, nazionalitate guztietako 500 aditu baino gehiago bildu ziren, 20 summitetik gora, arlo guztietako horeken sektorearen berrikuntzan zentratuta.

Nacho Calvok, AEHNko idazkari nagusiak, GATURI- EFA338/19 proiektuaren berri eman zuen, Nicolas El Hakim Ile-De-France jatetxeko presidentearekin partekatu zuen “beste herrialde batzuekiko lankidetza-ildoak eta jarraitu beharreko ereduak” mahai-inguruan.