Nafarroako, Euskadiko, Errioxako, Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko produktuen, baliabide gastronomikoen, nekazaritzako elikagaien eta baliabide turistikoen erakusleiho bat sortzea izan da GATURI proiektuaren hastapena (2020ko urtarriletik 2022ko maiatzera) eta mugaz gaindiko espazioaren nazioarteko sustapena eta posizionamendua areagotzeko xedea du gastronomiaren eta turismoaren arloan.
Nafarroaren, Ipar Euskal Herriaren eta Biarnoren artean abiarazitako GATURI 2 proiektu europarrak nazioarteko helmuga turistiko gastronomiko arduratsu eta jasangarri bat sendotzeko eta sustatzeko estrategia bat abian jartzea du helburu.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako proiektua
Proiektuaren iraupena: 2024/01/01 – 2026/12/31
GATURI2 proiektuan parte hartzen duten lurraldeetako bakoitzak balio handiko aberastasun gastronomikoa du, nazioan eta nazioartean ezaguna eta aitortua. Hiru eskualde horiek elkartuta, gure indarguneak batu eta nazioarteko sustapena lor dezakegu.
Bidaia gastronomiko baterako gonbidapena da hau, non benetako zaporeak eta kalitatezko tokiko produktuak bikaintasunezko ezkontza bihurtzen diren.
Nafarroaren, Ipar Euskal Herriaren eta Biarnoren arteko lotura sendotzea, nazioarteko helmuga turistiko eta gastronomiko arduratsu, jasangarri eta kalitatezko gisa.
Kulturaren eta turismo jasangarriaren eginkizuna indartzea garapen ekonomikoan, gizarteratzean eta berrikuntza sozialean.
Le projet devrait atteindre les résultats suivants :
Enbaxadore profesionalen sarea sortzea, eskualdeen ordezkari diren sukaldaritzaren eta turismoaren, merkataritzaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetako eragileekin.
Erakustaldi-jarduerak abian jartzea sareko eragileen artean ezagutzak trukatzeko.
Jardunbide egokiak identifikatu eta mugaz gaindi trukatzea zuzeneko salment, zirkuitu labur, irisgarritasun eta ingurumen-jasangarritasun arloetan.
Turismoko eta nekazaritzako elikadurako profesionalen prestakuntza hobetzeko plana.
Helmuga turistikoa sendotzeko eta sustatzeko estrategia.
Horretarako, proiektuak hainbat arlotan lan egitea aurreikusten du:
Turismoa eta gastronomia uztartzen dituen helmuga da, balio kate osoa barnean hartzen duena, baserritik mahairaino. Bertan kontuan hartzen dira ekoizleak, merkatariak, sukaldariak eta ostatuak, bai eta beste turismo-eragile batzuk ere, zeinak proiektuaren ekintzen eta emaitzen onuradun nagusi izango diren. Turismoaren jasangarritasunerantz, erantzukizunerantz eta kalitaterantz aurrera egitea funtsezkoa da ingurumena babesteko, garapen sozioekonomiko bidezkoa sustatzeko, kultura zaintzeko eta esperientzia turistiko egokiak eskaintzeko.
Hauek dira proiektuko partaideak: Nafarroako Gobernua (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia); 64. Departamentuko Béarn Pays Basque Turismo Agentzia (ADT64); Bayona Pays Basque Merkataritza eta Industria Ganbera; Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua S.A. (INTIA) eta Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea (AEHN) proiektuaren lider gisa.
Le projet est cofinancé à 65% par le Fonds européen de développement régional (FEDER) via le programme Interreg Espagne-France-Andorre.
Le POCTEFA a pour objectif de renforcer l’intégration économique et sociale de la zone frontalière Espagne-France-Andorre.
Son aide est axée sur le développement d’activités économiques, sociales et environnementales transfrontalières par stratégies conjointes en faveur du développement territorial durable.
GATURI2 proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatzen du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027)
Laguntza mugaz gaindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jardueren garapenean oinarritzen da, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategien bidez.
Gastronomia eta nekazaritzako elikadura
nazioarteko helmuga turistiko paregabearen alde
GATURIk mugaz gaindiko turismoaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetako enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetu nahi du, Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Pays Basque eta Bearn artean “Helmuga Paregabea” eraikiz, merkaturatze- eta nazioartekotze-estrategia bateratuak diseinatuz.
Proiektua Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu du (% 65), Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).
Proiektuaren iraupena: 2020ko urtarrilaren 1etik 2022ko maiatzaren 31ra.
BAZKIDEAK | AURREKARIAK | HELBURUAK | EMAITZAK | LANKIDETZA | FINANTZAKETA | EKINTZAK